Haigü? Zer da “haigü”?
Haigü guretzat ezezaguna den “jaugin” aditza da, hikaz jokaturik. Aditz honek “Etorri” esan nahi dau. Beraz gure “hator” berbaren baliokidea dogu “haigü”. Hegoaldekoen ustetan Zuberotarrek “etorri” esateko “jin” erabiltzen dabe. Eta hala da baina “jaugin” zaharraren arrasto batzuk irauten dira oraindik, bai Zuberoan zein Behenafarroan. Hala nola, “haugi” hitza : Baxenafarroan “haugi etxera”esango leukie eta Bereterretxe Kantoriko “haigü” Zuberoan, (ziurrenez “haügi”-tik eratorrita).
Baita fosilizatutako denborazko beste esamolde hau bizirik dago oraindik: “Daugin igandean”, “daugin maiatzean”, hau da, gure “datorren igandean” eta “datorren maiatzean”. Zuberoan aurreko kasuan lez “daigün igantean” esango litzateke. Beraz “Mauletik jauginen da”, gaur ez bada entzuna be, zuzena litzateke, “Mauletik jinen da” bezainbeste.
Zer da “bortala”
Bortala(t). Borta berbak guk “atea” dinoguna esan gura dau. Argi dago latinezko “porta” hitzetik datorrela. Kontuz honegaz Zuberoan: “Ate” hitza badago baina gure “meta” adierazoteko darabile. Beraz zuberotarrentzat egur ate bat, egur meta, egur piloa da. Baina etxeko borta esango dabe, ezelan be ez etxeko atea. Ez nahastu ere “bortü” berbagaz. Azken honek latinezko “portus”etik dator, hau da hitzez hitz mendatea, baina zuberoeraz goiko mendikaldeko larre eremua adierazoteko erabiltzen da
Hori azalduta, “la” edo “lat” atzizkia gure “ra” (NORA adlatiboa) atzikia da. Baina kontuz, barriro ere, batzutan araua ez jarraitu arren “la(t)” izen arruntetarako erabilten dabe baina izen propio danean (toki izena) gure moduan dinoe. Beraz bortala noa , baina Maulera noa esaten da.
Bereterretxe, haigü bortala = Bereterretxe, hator atera.
Edo Bizkaian darabilgun antxineko aginte eraz : Bereterretxe, erdu atera !


Ezpeldoi altean dün hilik; habil, eraikan bizirik.
Ezkerrean hilarriak 2024ean duen itxura tamalgarria eta alboan bere irudi landuak erakusten dituen argazki zaharra.